Teoria

Aurkezpenak  

IKTak elkarlanean aritzeko

Irakasle batek​ hezkuntza berrikuntzako azken joeren berri egon behar da. Hori dela eta, Informazio eta Komunikazio Teknologietako topikoen kontzeptualizazioa eguneratuta izatea garrantzitsua da. 

Irakasgaiko edukiak ikasleek saio teorikoan gauzatuko dituzten aurkezpenen bitartez, Pechakutxak, landuko dira eta irakasleak horietan sakonduko du.

1. Taldeko Pechakutxa (Ahozko defentsak)

Ikasle talde bakoitzak Pechakucha bat aurkeztu behar du dagokion egunean eta landutako gaia edo topikoaren inguruan praktika bat prestatu (ariketak, kasuak edo buruketak), ostean, ikaslekideek momentu horretan egiteko. Gelako praktika hauen %80a ondo eginda egon behar da, ebaluazio jarraia jasotzeko aukera izateko.

Pechakucha Prezi batean sortuko dute eta bertan lan egiteko ondoko tutorialaz baliatuko dira. Taldekide bakoitzak minimo bi diapo aurkeztu behar ditu, eta bakoitzaren luzeera 20 segundutakoa izan behar da.