Helburuak

1. IKTek hezkuntzan eta gizartean duten eragina eta familiako zein eskolako hezkuntzan nola eragiten duten aztertzea eta modu kritikoan txertatzea

 

2. IKTen bidez elkarrekintza, komunikazio eta lankidetzako prozesuak ezagutzea, horiek sustatu ahal izateko

 

3. Teknologian oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, hezkuntza-testuinguru formaletan

 

4. IKTen bidez hezkuntza-materialak aukeratzen, egiten eta ebaluatzen jakitea, aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren testuinguruetan

 

5. Bizitzan zeharreko ikaskuntza iraunkorraren eta garapen profesionalaren kultura garatzea