1. Digcom

Informazioa

Informazio digitala identifikatzea, aurkitzea, errekuperatzea, biltegiratzea, antolatzea eta aztertzea, beraren xedea eta garrantzia aztertuz.

1.1 Informazioa miatu, bilatu eta iragaztea

Informazioa sarean bilatu eta atzitzea, informazioaren beharrak modu antolatuan azaltzea, garrantzizko informazio aurkitzea, baliabideak modu eraginkorrean aukeratzea, informazio-iturri desberdinak kudeatzea, informazioaren estrategia pertsonalak sortzea.

Oinarrizko maila

  • Informazio jakin bat bilatzeko gai naiz bilatzaileen bitartez. Bilaketen emaitzak, bilatzailearen arabera desberdinak izan daitezkeela badakit.

 

Maila ertaina

  • Informazioa aurkitzeko interneten nabigatzen dakit. Nere informazio beharrak modu antolatuan adierazten dakizkit eta aurkitzen dudan informazioaren artean egokiena aukeratzen dakit.

Maila aurreratua

  • Informazioa bilatzeko eta interneten nabigatzeko estrategia multzo zabal bat erabiltzeko gai naiz. Jasotzen dudan informazioa iragazi eta kudeatzen dakit. Informazio partekatzeko sareko lekuetan badakit nori jarraitu (micro-blogging)

1.2 Informazioa ebaluatzea

Informazioa modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea.

Oinarrizko maila

  • Badakit interneten aurkitzen den informazio oro ez dela fidagarria.

Maila ertaina

  • Sareko informazio iturri desberdinak konparatzen dakit.

Maila aurreratua

  • Aurkitzen dudan informazioarekin kritikoa naiz eta beraren baliotasuna eta sinesgarritasuna egiaztatzen dakit.

1.3 Informazioa bildu eta berreskuratzea

Informazioa eta edukiak kudeatu eta biltegiratzea beraien berreskurapena errazteko, informazioa eta datuak antolatzea.

Oinarrizko maila

  • Artxibo eta edukiak gordetzen dakit (testuak, imajinak, musika, bideoak eta web-orriak). Gorde ditudan edukiak berreskuratzen dakit.

Maila ertaina

  • Artxiboak, edukiak eta informazioa gordetzen eta etiketatzen dakit eta biltegiratzeko nire estrategia dut. Gorde dudan informazio eta edukiak berreskuratu eta kudeatzen dakit.

Maila aurreratua

  • Artxibo, eduki eta informazioa antolatzeko metodo eta erreminta desberdinak aplikatzen dakit. Nik edo besteek antolatutako eta gordetako edukiak berreskuratzeko estrategia desberdinak ezartzen dakit.