2. Proiektua

IKTak hezkuntza komunitatearekin komunikatzeko

Praktika

XXI. mendeko irakasle batek bere ikasleen familiekin, egoeraren arabera, komunikazio bide desberdinak izateko gaitasuna beharko luke. Hau da, sare komunitateetan elkarren artean eragiteko eta parte hartzeko konpetentzia izan behar du. Hori dela eta, ingurune digitaletan komunikatzen, on-line erreminten bidez baliabideak partekatzen, gurasoekin konektatzen eta erreminta digitalen bidez elkar lanean aritzen jakin behar du.

Ikasleen familiekin komunikatzeko era asko daude. Irakasleak gurasoekin etengabeko harremana izateko, sarean dauden baliabideak medio, ikasleen informazioa helearazteko eta jasotzeko gai izan behar dira. Hori dela eta, ikasleen gurasoekin izan nahi den erlazioaz hausnartu beharra dago. 

Bigarren proiektu honetan ondorengoa egin behar da:

1. Familiekin komunikatzeko plataforma bat sortu. Gurasoekin hartu-eman minimo bat izateko asmoz, taldeka, oinarrizko webgune bat sortu (wix.com) behar da eta dauden baliabide digital egokienak aukeratu ostean, bertan txertatu. 
 

Sortutako baliabidean eskolako informazio orokorra, ordutegiak, jantokia, txangoak edota kurtso bakoitzean umeek daukaten garapen afektiboa, kognitiboa, soziala, psikomotor, etab. gurasoen eskura jarri dezakezue.

Eskola batzuek gurasoekin komunikatzeko plataforma bat ere gehitzen diote bere komunikazio estrategiari, non oro har eskola komunitateak elkarrartean komunikatzen da.

2. Oinarrizko webgune honetan parte hartzen duen taldekide bakoitzak, gutxienez hezkuntzarekin loturiko 6 post gauzatu behar ditu.