Bigarren proiektuan lortu beharreko gaitasunak

Item bakoitza 1,2 edo 3 punturekin kalifikatua izango da. Proiektua gainditzeko derrigorrezkoa da adierazle guztietan gutxienez 2 puntuko kalifikazioa izatea.

2. PROIEKTUKO GAITASUNAK

- Ikastetxearen oinarrizko informazioa agerian usten du.

  • Kokapena, ordutegiak, harremanetarako datuak, etab.

  • Hezkuntza proiektua, nortasuna, xedeak, etab.

 

- Matrikulatuta dauden ikasleen familiek dituzten informazio-beharrizanei erantzuten die.

  • Nor gara? Organoak, Klaustroa, AZL.

  • Zerbitzuak, osagarrizko jarduerak.

  • Hezkuntza-etapa eta egoera jakin batzuekin lotutako informazioa, hezkuntza-edukiak, albisteak.

 

- Familiekin komunikatzeko baliabideak, erremintak proposatzen ditu.

  • Kontaktua

  • Hitzordua hartzeko baliabideren bat

  • Iritzia, asebetetzea, jasotzeko baliabideren bat

  • Erregistroa eskatzen duen guneren batekiko lotura

 

- Nabigazio erraza eta erosoa bermatzen duen egitura proposatzen du.

 

- Formatu anitzeko edukiak eta baliabideak partekatzen ditu esteka eta txertaketaren (html) bitartez.

 

- Informazio iturri anitzak, fidagarriak eta hartzaileei egokitutakoak erabiltzen ditu.

- Sare sozial publiko baten bitartez hezkuntzarekin loturiko informazioa jjaso eta konpartitzen du.

 

- Egile eskubideak errespetatzen ditu, aipamenak eta erreferentziak modu egokian sortuz.

 

- Lan-ingurune birtualetan aplikatzekoak diren komunikazio-arauak eta formatuak errespetatzen ditu (Netiquette).

 

- Sexuen arteko berdintasuna eta aniztasuna kulturala zein funtzionala errespetatzen dituzten baliabideak eta egiturak erabiltzen ditu.