Edukien sorrera

Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak…), aurretiko ezagupen eta edukiak integratu eta bir-lantzea, produkzio artistikoak, multimedia edukiak eta informatika programazioa egitea, jabetza intelektualaren eskubideak eta erabileraren lizentziak aplikatzen jakitea.

3.1 Edukien garapena

Formatu desberdinetan edukiak sortzea, multimedia edukiak sartuz, norberak edo beste batek sortutako edukiak editatzea eta hobetzea, bitarteko digital eta teknologikoen bitartez sormena erabiliz adierazpenak egitea.

Oinarrizko maila

Eduki digital errazak sortzeko gai naiz (adibidez testua edo taulak edo irudiak edo audioak, etab.)

 

Maila ertaina

Formatu desberdinetako eduki digitalak, multimedia barne, sortzeko gai naiz (adibidez testuak, taulak, irudiak, audioak, etab.).

Maila aurreratua

Testuinguru eta helburuaren arabera, nortasun digital desberdinak kudeatzeko gai naiz. On-line-eko nire interakzioarekin sorturiko informazio eta datuak gainbegiratzeko gai naiz eta baita nire ospe digitala babesteko ere.

3.2 Integrazioa eta berregitea

Eduki eta ezagutza berri, original eta nabarmenak sortzeko aurretik dauden baliabideak aldatzea, hobetzea eta konbinatzea.

Oinarrizko maila

Besteek sortutako eduki digitaletan aldaketa errazak egiteko gai naiz.

 

Maila ertaina

Besteek edo neuk sortutako edukiak editatu, aldatu eta hobetzeko gai naiz.

Aurreratutako maila

Aurretik dauden edukien osagaiak erabiliz eduki berri bat sortzeko gai naiz.

3.3 Egile eskubideak eta lizentziak

Informazioari eta eduki digitalei egile eskubideak eta lizentziak nola aplikatzen zaizkien ulertzea.

Oinarrizko maila

Erabiltzen ditudan edukietako batzuk egile eskubideak izan ditzaketela kontziente naiz.

 

Maila ertaina

Copyright, copyleft eta creative commons lizentzien arteko oinarrizko desberdintasunak ezagutzen ditut eta sortzen ditudan edukiei aplikatzeko gai naiz.

 

Maila aurreratua

Erabiltzen eta sortzen ditudan informazio eta baliabideei lizentzia mota desberdinak nola aplikatzen zaizkien ezagutzen dut.

3.4 Programazioa

Programa informatiko, aplikazio, konfigurazio, programa, gailuetan aldaketak egitea, programazioaren oinarriak ulertzea, programa baten atzean zer dagoen ulertzea.

Oinarrizko maila

Softwarearen eta aplikazioen zenbait funtzio erraz aldatzeko gai naiz (oinarrizko ezarpena).

Maila ertaina

Programa eta aplikazioetan hainbat aldaketa egiteko gai naiz (ezarpen aurreratua, programazioaren oinarrizko aldaketak).

Maila aurreratua

Programak (kode irekikoak) aldatzeko, iturburu kodea aldatu edo idazteko, zenbait lengoaiatan programatu edo kodetzeko gai naiz, programen atzean dauden sistema eta funtzioak ulertzen ditut.