1. Proiektua

IKTak etengabeko formakuntzarako

Praktika

Irakasle batek informazio eta komunikazioaren gizartean etengabe ikasteko gaitasuna izan behar du. Hori dela eta, informazio digitala identifikatzeko, aurkitzeko, berreskuratzeko, biltegiratzeko, antolatzeko eta  daukan garrantzia eta xedea aztertzeko konpetentziak izan behar ditu.

 

Irakasleek bere ezagutza eguneratuta izateko Personal Learning Enviroment (PLE) (ikusi) formal baten beharra dute, eta horretarako informazioa bilatzeko eta jasotzeko baliabideak (ikusi) identifikatu behar dituzte. Hau da, norberak bere kabuz ikastea ahalbidetzen duten estrategietaz kontziente izan behar da. 

Lehenengo proiektu honetan bi gauza egin behar dira:

1. Norberak bere PLEa diseinatu behar du. Hori dela eta, PLEa Symbaloo batean antolatu behar da. Horretarako, Symbaloo-an alegia, informazio iturriak jaso eta antolatuko dira Webmix orrialde desberdinetan.

Lehenengo Webmix-ean (joan) informazioa bilatzeko eta jasotzeko tresnak identifikatu eta antolatu behar dira. Horretarako, lehenengo proiektua ebaluatzeko irizpideetan (ikusi) agertzen diren baliabideak behintzat erabili.

Bigarrenhirugarren... webmix-etan berriz (joan), hezkuntza teknologiaren inguruko topikoak (ikusi) edo gaiak jaso eta antolatzeaz aparte, bigarren eta hirugarren proiektuak sortzeko erabili dituzun baliabideak ere, bildu behar dira.    

 

 

 

2. Bideo bat sortu behar da, PLEko baliabideen nondik norakoak azalduz, gaitasunen adierazleei erreparatuz. 

1. Proiektua

Ebaluazio irizpideak

(ikusi)