Komunikazioa

Ingurune digitaletan komunikatzea, baliabideak partekatzea on-line erreminten bidez, besteekin konektatu eta elkar-lan egitea erreminta digitalen bidez, sare komunitateetan elakarren artean eragin eta parte hartzea, kulturarteko kontzientzia.

2.1 Teknologia bitartez elkarri eragitea

Gailu eta aplikazio desberdinen bidez elkarri eragitea, komunikazio digitala nola banatu, aurkeztu eta kudeatzen den ulertzea, bitarteko digitalen bidezko komunikazio mota desberdinen erabilera egokia ulertzea, komunikazio formato desberdinak aintzat izatea, hartzaile mota desberdinentzat estrategia eta komunikazio moduak egokitzea.

Oinarrizko maila

Oinarrizko komunikazio erremintak erabiliz (telefono mugikorra, IP ahotsa, txata, posta elektronikoa) besteekin elkarri eragiteko gai naiz.

 

Maila ertaina

Besteekin elkar eragiteko, erreminta digital desberdinak erabiltzeko gai naiz, komunikazio erreminten ezaugarri aurreratuenak erabiliz (telefono mugikorra, IP ahotsa, chata, posta elektronikoa).

 

Maila aurreratua

On-line komunikaziorako multzo zabal bat erabiltzen dut (e-mailak, chatak, SMSak, bat-bateko mezularitza, blogak, microblogak, foroak, wikiak). Helburuari egokien atxikitzen zaion komunikazio modua aukeratzen dakit. Hartzailearen arabera komunikazio moduak egokitzen dakit. Jasotzen ditudan komunikazio mota desberdinak kudeatzeko gai naiz. 

2.2 Informazioa eta edukiak partekatzea

Aurkitutako informazio eta edukien kokapena partekatzea, ezagupena, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta gai izatea, bitartekari gisa aritzea, berri, eduki eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea, aipamen eta zitazioaren praktika ezagutzea, izatedun ezagutza multzoari informazio berria txertatzea.

Oinarrizko maila

Artxiboak eta edukiak partekatzen dakit bitarteko teknologiko arrunten bidez (adibidez, posta elektronikoko mezuetan fitxategi atxikiak bidaltzen, argazkiak interneten kargatzen,…).

Maila ertaina

Sare sozial eta komunitateetan parte hartzen dakit non ezagupenak, edukiak eta informazioa igorri eta partekatzen dudan (Twitter).

Maila aurreratua

Informazioa, edukiak eta baliabideak modu aktiboan partekatzeko gai naiz, sareko komunitate eta lankidetza plataformen bidez.

2.3 On-line hiritargoan parte hartzea

On-line parte hartzearen bidez gizartean inplikatzea, teknologia eta ingurune digitalei dagokienez ahaldundutze eta auto-garapenerako aukera teknologikoak bilatzea, herritar partaidetzarako teknologiak duen potentzialataz kontzientzia izatea.

Oinarrizko maila

Badakit teknologia zerbitzu desberdinekin elkarri eragiteko erabili daitezkeela eta hauetako batzuren erabilpen pasiboa egiten dut (adibidez, sare komunitateak, gobernuak, ospitaleak, osasun zentruak, banketxeak).

 

Maila ertaina

On-line zerbitzuetako oinarrizko aspekturen batzuk aktiboki erabiltzeko gai naiz (adibidez, gobernua, ospitaleak edo mediku-zentroak, administrazioak eskainitako zerbitzu elektronikoak).

 

Maila aurreratua

Aktiboki parte hartzen dut on-line guneetan. Badakit nola inplika naitekeen aktiboki sarean eta on-line zerbitzu desberdinak erabiltzeko gai naiz.

2.4. Kanal digitalen bitartez kolaboratzea

Talde lanerako, elkarlan prozesuetarako, eta elkarren artean sortu eta eraikitako baliabide, ezagupen eta edukientzat teknologia eta bitartekoak erabiltzea.

Oinarrizko maila

Teknologia tradizional batzuekin elkarlanean aritzeko gai naiz (adibidez, posta elektronikoa)

 

Maila ertaina

Produktuei buruz eztabadaitu eta berauek sortzeko gai naiz, erreminta digital arruntak erabiliz.

Maila aurreratua

Erreminta digital eta baliabide deseberdinak maiz eta konfidantzaz erabiltzeko gai naiz, besteekin baliabide, ezagupen eta edukien sorreran elkarlana egiteko eta elkarbanatzeko (Wiki).

2.5 Netiketa

On-line elkarrekintzetan, portaera araudiekin ohituta egotea, kultur aniztasunarekiko kontzientzia izatea, on-line arriskuen aurrean norbera eta besteak babesteko gai izatea (adibidez ziber-jazarpena), portaera ez-egokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea.

Oinarrizko maila

Besteekin erreminta digital bitartez komunikatzeko, oinarrizko portaera arauak ezagutzen ditut.

 

Maila ertaina

Sareko etiketako arauak erregelak ulertzen ditut eta nire esparru profesional eta pertsonalean aplikatzeko gai naiz.

 

Maila aurreratua

Sareko etiketa aspektu batzuk, komunikazio gune eta esparru desberdinetan aplikatzeko gai naiz. Sareko portaera desegokiak identifikatzeko estrategiak garatu ditut.

2.6 Nortasun digitala kudeatzea.

Nortasun digital bat edo batzuk sortu, egokitu eta kudeatzeko gai izatea, norberaren ospea babesteko gai izatea eta kontu eta aplikazio desberdinekin sortutako datuak kudeatzea.

Oinarrizko maila

Nortasun digitalarekin erlazionatutako onura eta arriskuak ezagutzen ditut.

 

Maila ertaina

Nire nortasun digitala sortu eta nire aztarna digitala jarraitzeko gai naiz.

Maila aurreratua

Testuinguru eta helburuaren arabera, nortasun digital desberdinak kudeatzeko gai naiz. On-line-eko nire interakzioarekin sorturiko informazio eta datuak gainbegiratzeko gai naiz eta baita nire ospe digitala babesteko ere.